
ILUNSENTIARI
Egun gainbehera, hitzaren bide,
asteko azken argi hizpiaren,
pentsamenduaren
Iparraldea, galduta dago
saguzar ehiztariak kaiolatik aske.
Su etena eskatu duen eguzkiak
ez du gogoratzen
Utzi ditu hiriak hotz ostadarrak
pizten dituen horrek
bitartean izakiak bildu dira
izarrak gonbidatzen ez dituen zeruan
Haur galduek ez diote beldurra, ikusezinak dira
Iluntzear da, etxea ez da bero
Amets gaizto bat, logelara sartzean
luntzean, iluntzean, gauero gauero
Iluntzear da, iluntzear da
OIHU BAT
Zure arnasa deabruarena da
gorpu hustu baten begirada
zertaz mozorrotuko zara. odola
Ipar haize baten hotzikarak
Biluztu nau gaurko gabian
Zer erori da gure aurrean, gorpu bat
Ta orain zelan da, ordua joan da
inork ez du ezer ikusiko
nola izan den gure heriotza
zein ote den aurrean
Haien erreinua, gure miseria
Inor ez da gutaz oroituko
zapi beltz bat, odol aurrean, zenbatenak
Hitz bategaz isilduko dira
Zure ahotik ustel usaina
Zeren bila zabiz itzaletan, kontrola
Begitara begiratu ta mina,
Erakutsi dituzu hortzak
Zer al zara zu, putre beltza, mamu bat?
Eta sute bat, izan da behar, baina ezinezkoa da
Bi suziri daude hemen, bat zu ta bat niretzat
ZURETZAT
Nolatan
Zabitzen hemendik korrika
Dena dau
Gorri zure atzetik erreta
Zerua ilun dau
Nora zoazen jakin nahi dut
Hitz eman ahopekoz
Lilurak ez direla aldatuko
Euriak
Itzaliko ditu txingarrak
Egon lasai
Ekaitzan ostean barea
Itxaso
Gainezka ardoz
Zure izena jakin nahi dut
Hitz eman lelo ero
Ez zarela inoiz joango
Itzala begi aurrean
Besarkada bat
Txoriak gabian hegan
Badoaz zure adorez
Ez gorde ezebez
AMILDEGIAN
Amildegi parean, labana lepoan
beldurra dut, beldurra dut
Hemen jarrita nago, zure esperoan
Zatoz buetan, zatoz bueltan
Nigaz zauzela, esaten dozte denak
Amildegian, zer zabizie bilatzen
Urruti ikusten zaitut, ginenetik ihes
nora zoaz, nora zoaz
Maitemindu ninduzun, maitemindu ninduzun
Ta orain zer da, ta orain zer?
Nigaz zauzela, esaten dozte denak
Amildegian, zer zabizie bilatzen
Dena pena, dena gerra
Dena bera, dena gerra
Gerra
KONTZERTUAK
- 2025-06-26 - Zarautz - San Pelaioak
- 2025-06-27 - Gasteiz - Aranbizkarra
- 2025-07-10 - Iruña - Herri San Ferminak
- 2025-07-12 - Otxandio - Gazte Eguna
- 2025-08-05 - Gasteiz - Falerina
- 2025-08-06 - Gasteiz - Txosnak
- 2025-08-18 - Oronoz - Karpa Nagusia
- 2025-08-22 - Bilbo - Askapeña Konpartsa
- 2024-09-05 - Gasteiz - Ariznabarra
Gasteztik datorren haize berria. Mirotz 2023ko urrian sortu zuten Markel (bateria) Julen (baxua eta ahotsa) eta Aritzek (gitarra eta ahotsa). Taldearen oinarriak ezartzen eta hegaldia diseinatzen aritu ondoren, lehen EPa aurkezten da: Lore bat Landatzeko